lunes, 25 de marzo de 2013

Azerbayjan - Eraldaketa

Azerbayjan herrialdea Sobietar Batasunetik aldentzeko prozesua burutu ondoren, trantsizio egoera bizi izan du azken urteetan zehar. Trantsizio horretan, askapen politiko eta ekonomikoaz gain, nortasun kultural baten bilapena eta garapena ere sartzen da. Gaur egun, prozesu hori horaindik burutzen ari da, eta arkitekturak, nahiz eta kultura hori ez definitu, bai balio duela lehenengo hastapen bezala.

Bestalde, Azerbayjan eta bere hiriburua, Baku, arkitektura ikono edo sinbolo batzuk eraikitzen ari ditu, herrialdea mapan kokatzeko eta nazioarteko mailan garrantzia hartzeko. Prozesu horretan 2 eraikin nahiko garrantzitsuak eta bereziak burutzen ari dira. 

Alde batetik Heydar Aliyev Cultural Center, Zaha Hadid-en eraikin interesgarria, espazio guztiz desberdinak biltzen dituen estalki jarrai eta ondulatua. Eurovisión 2012 edizioa hemen ospatu zen.



Flame Towers sugar formako munduko lehen eraikinak dira. 3 dorre dira guztira, Azerbayjan osoko altuenak. Estetikoki oso ikusgarriak dira. Honako forma dute herrialde honi suaren lurraldea deitzen zaiolako.



"Megaconstrucciones" edo "Extreme Engineering" programa dokumental interesgarrietako batean, Dani Foster aurkezlariak honi buruzko kapitulua eskaintzen digu. Guztiz gomendagarria:



No hay comentarios:

Publicar un comentario