lunes, 4 de marzo de 2013

1. ARIKETA - ENTREGA




Aurreko sarreretan proiektu honen kokapenari buruzko informazioa azaltzen da. Oraingo honetan, ebatzitako proiektuaren azalpena egitea dagokio.





Proiektuaren ideograma, gehiengoaren moduan, lore bat izan da. Modulu zentral bat, komuna, eta inguruan, edo beste posizioetan, baina nukleoari lotuta, lorearen petaloak. Petaloak kendu edo ipini ahal dira, eta petalo batek ez dio eragiten loreari, batez ere nukleoari.



Hasiera batean modulu horiek halako moduan jartzea erabaki nuen, beste ideia batzuk sondeatu ondoren. Bi altueratan, alde bateko paretan. Baina irakasleen laguntzarekin konturatu nintzen modu honetan ez nituela leku geografikoaren ezaugarri nagusienei garrantzi askorik ematen, eta lekuaren sekzio berezi hau ez nuela modu egokian aprobetxatzen. Orduan beste planteamendu bat egin nion nire buruari.






Planteamendu berria izan zen magalean zulatutako bide unidirekzional hori estaltzea, modu estalian-estaligabea behekaldean patio antzeko bat sortuz, gerizpeko eta argitutako zonaldeak konbinatuz. Estaltzeko metodoa magalaren malda jarraitu egingo duten altuera desberdineko plataformak kokatzea izatea erabaki zen. Modu alternoan moduluak eta espazioak kokatzea. Oinan bolumen zuzenak eta perpendikularrak bilatzea eta altxatuetan lerro inklinatuekin jolastea jarri nuen helburu bezala, ideia hau asko gustatzen zaidalako. Ideia honen maketa egin nuen. 




Ideia hau hobtzeko, Juanjo irakasleak proposatu zidan pasabide edo galeria horien teilatuen inklinazioa magalaren zentzuan jartzea. Horrek adieraziko luke barruko arrapalak eta eskailera zentzu horretan igotzen direla. Gero, inklinazio horiekin jokatzeko, esan zidan ondo egongo zela moduluekin inklinazioak kontrajartzea. Nozio horiek kontuan hartuz proiektua berriz planteatu nuen eta aldaketa batzuk burutu nituen. Esentzian ez zuen ideia aldatu, baina bai itxura eta distribuzioa. Horrela, barruko pasabideei 'S' forma eman nion eta konposizioa elkarri hornitzea lortu nuen, hau da, pasabideen kokapen berria aprobetxatuz patio edo terrazak jartzea, modu egoki batean. Habitat finko eta mugikorrekin lortu dugu forma eskalonatuan modulu bakoitzari irekiera bat ematea, mendiaren magala jarraituz. Aurrekoarekiko exposaketa bat bezala burutu dugu, argiari eta bistei. Harmail batean jartzen zarenean dagoen sentsazioa lortzeko (aurrean ikusten duguna gainera etortzen zaigu, modu enbolbentean baina espazio zabalarekin. Sentsazio berezi bat da, agian askok sentitu ez dutena. Hura sentitzeko gomendagarria da futbol estadio batean lehendabiziz sartzen garenean lehenengo inpresioari erreparatuz). Barruko pasabideen eta elementu mugikorren estalkiak inklinatuak daude horre argia hobeto aprobetxatzeko. Aipatzekoa da habitat hauetara ailegatzeko albokaldeetan bi bide erdi-pabimentatuak daudela (ekialdekoa hobeto pabimentatua). Bide hauek altuera desberdinetan zatitzen dira plataforma desberdinetara sarrera lortzeko. 

Autokritika: Proiektu honekin nozio ugari ikasi ditut, baina nire ustez proiektua erdixka burutu dut. Izan ere, habitat mugikorrak kentzean geratzen den espazioa ondo dago, patio komunak geratuz, baina ezin dugu, nolabait esanda, lekua kolonizatu, hau da, anpliatzeko zaila da nik ezarritako diseinuarekin. Bestalde, ez ditut izan hain gustokoak halako pasabide luze luzeak jartzea. Baina beno, niri behintzat horrelako leku batean bizitzea izugarri gustoko litzaidake eta nahiko eroso arituko nuke, beraz, nire aldetik, espazio hori habitablea da. Hobetzeko nahia eta beharra hurrengo proiekturako.


MAKETA












PLANOAK








MARRAZKIAK





No hay comentarios:

Publicar un comentario